XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahanzten duzue gorachago niona: Axular sorthu aitzinean nehork etzituela erakaspen horiek elgarretara izkirioz bildu eskuaraz, nehork elgarrekin batean imprimarazi, nehork ezarri liburuetan.

Ara hortaz, Axularrek argitaratu zuen, Eskual herri guziaren esku-meneko eta onetan, gure bihotz gozagarritzat behar ginduken zuhurtzia guzia.

Bethiereko eskerrak, geroztik, Sarako erretor izan zen nabartar umeari! Ospe haren izenari, gora haren orhoitzapena, eskualdun egonen gireno eta fededun!.

Ez uzte ukan, bertzalde, izkiriazale edo idazle hala-hulakoetarik zela Axular.

Lumazko lan idor, neke buruzkoetan gutik erakutsi ukan dute haren jakitatea.

Aipatu liburu lodi mamitsuan, badira 120 bat orrialde arras onak; 55 bat zathi, nehoren gogotik sarthuz geroz ezin galduak.

Irakurtzearekin zilatzen dautzute buru-munen erroetaraino.

Bertzenetik

Egundainotik sorthu izan diren ur-hotch guzietarat bageramatza Axularrek, garbikiago jasta dezagun han eta hurrupa egiaren gozoa.

Aurkiarazten dauzkigu Grezian, gehiago eta pindartsuagoak... Erroma paganoan, batzu ala bertzeak baitira gure gizontasunaren ithurri zaharrenak, hazkurririk indartsuenak orozbat gure adimenduarentzat.

Testament zahar eta berrian gaindi bagerabiltza gero, kasik urratsez urrats, Axularrek.

Elizako Aitak ezagutarazten dauzkigu eta ez dakit zonbat idazle, Eliza gehienik goretsi dutenen artean.

Paganoen zuhurtzia gogorraren gainera, badugu hemen Jainko bakar amultsuaren baithako sinestearen eztitasuna; adimendua argituaz bertzalde, bihotza hunkitzen, berotzen, hobetzen daukun fedea.

Erran ditake hogoi lerro guziez emaiten daukula aitzinerat Axularrek, lehengo zahar zuhurrenen hitz sarkor aipagarri bat edo bertze.

Hura eskuaralat itzultzen du Sarako erretorak, chehetzen, ahamenkatzen.

Mendez mende gizonari gauzek berek edo Jainkoak erakatsi egiak hor ditugu lerro lerro ikasgei.

Argitzen dute chimichta batzuek bezala.

Aithortuko dut haatik, ardurasko baitira chimichta horiek delako liburuan, akitzen dutela luzara irakurtzalea.

Beretik

Bere burutik ere, bere berberetik atheratzen du asko Axularrek.

Oroz gainetik eskualduna zen, kasko onekoa, begi beharri onen jabe.

Bethi danik eskualdunen mihiek erabili erran-zuhur hanitz aurkitzen da haren liburuan.

Zoin cheheki, bertzalde, ez dauzkigu begien aitzinean ezartzen laborariaren lanak, ama familiakoaren harat-hunatak, bazterretako landareen bizitzea, abere batzuen bitchikeriak!.

Osoki pollitak dira haren hitzaldi batzu, bere berezko ikustatzearen ariaz eta araberan finkatu zituelakotz.

Bizpahiru ezarri gogo ditugu gerochago Eskualdunean, orhoitzarentzat.